AUTOAN
ELKARREKIN proiektua gure herriko Udalaren
ekimena da, autoa era egokiagoan erabil dezaten
herritarrek. Zerbitzuaren helburua da bidairako
automobila beste batekin banatzeko interesa duten
pertsonak elkartzea.
HELBURUAK:
- Arrasateko herritarrei
eskaintzea beste aukera bat eguneroko joan-etorrietan,
eta kontuan hartuko dira iraunkortasun neurriak
mugikortasunean.
- Ibilgailu pribatuek sortzen
duten kutsadura eta kontsumo energetikoa
gutxitzea.
- Ingurune publikoaren
erabilera hobetzea
NOLA ERABILI ZERBITZUA?
Lanera
joateko
Arrasatetik inguruko lantoki batera
joaten bazara, eta beti ibilbide horixe
egin behar baduzu zure ibilgailu pribatuarekin, edo
pertsonak bilatzen ari bazara autoa beste batzuekin
banatzeko, autoan
elkarrekin lanera joateko estekan sar
zaitezke.
Unibertsitatera
joateko
Unibertsitatean ikasten edo lan egiten
baduzu, eta Arrasatetik unibertsitatera
batera joateko norbait bilatzen ari bazara, autoa
elkarrekin unibertsitatera joateko estekan sar
zaitezke.
Bidaiatzeko
Noizbehinkako edo ohikoak ez diren
bidaiak egiten badituzu, Euskal Herrian bertan edo
Euskal Herritik kanpo, hemen aurkituko duzu nor dagoen
interesaturik bidaiaren gastuak elkarrekin
banatzeko. Sar zaitez autoan
elkarrekin bidaiatzeko estekan
NOLA
DABIL?
Zerbitzu honen bidez zurearen antzeko
bidai bat egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko
dituzu. Posta elektronikoaren bitartez
harremanetan jarri ahal izango zara haiekin. Zer
zaletasun duten ikusiko duzu, autorik duten edo ez,
bidaia egiteko arrazoiak, eta beste hainbat datu ere
bai, bidai lagunak errazago elkartzeko.
Mezu elektronikoa bidali ahal izango
diezu zure ustez bidaia batera egiteko egokiak diren
pertsonei. Dena egingo duzu berehala eta
bitartekaririk gabe.