
EGITARAUA
SARRERA
Euskal Herrian aspalditik egin dira normalizazio ahaleginak merkataritza eta zerbitzugintzaren sektorean. Azken urte hauetan, berriz, arlo honetan eragin zuzena izango duten bi agiri onartu dira: EBPN eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legea. Gauzak horrela, 2005eko martxoan jardunaldi batzuk izan ziren Debagoienean auzogintza eta zerbitzugintza euskalduntzeko ahaleginak aztertzeko.
Gure herrian hainbat kanpaina eta egitarau egin dira merkataritza eta zerbitzugintzaren eremuan, horretaz gain, administrazioaren ikuspegitik, azpimarratzekoak dira EBPN eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen ekarpenak. Kontu horietaz gain, ezin ditugu begiak itxi gure inguruan ditugun gertakari berrien aurrean: teknologia berrien hedapena eta inmigrazioa, esaterako.
Gai horiei buruz hitz egiteko jardunaldi batzuk antolatu zituzten martxoaren 16 eta 17an Debagoieneko Mankomunitateak, eskualde horretako udalek, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hitzaldiak Oñatin izan ziren eta hizlarien artean, administrazioko langileak, sektore horretako ordezkariak, arlo horretan lanean ari diren enpresetako arduradunak eta unibertsitateko irakasleak izan ziren.
PONENTZIAK