Sarrera
Eskuartean duzun idatzi bilduma hau euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzeko prestatu dugu Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuok. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normaltasunez erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zaretenok.
Horregatik, bada, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu eskualdeko udaletako euskara zerbitzuetatik eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, eta zuen beharrei erantzuteko idatzi sorta hau prestatu dugu. Guztia ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan dadin.