WEB ORRIAK EUSKARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Teknologia berriek komunikatzeko eta negozioak egiteko mundu berri bat sortu dute, ziztu bizian mugitzen dena, gainera. Arrasaten ere gero eta erakunde, enpresa eta elkarte gehiagok daukate web orria, eta web orriaren hizkuntzak ere zeresan handia dauka bezeroak erakunde horrekin edukiko duen hizkuntza aukeratzeko orduan.
Hori dela eta, izaera ez ofizialeko entitateetako (denda, bulego, biltegi, taberna, kultur elkarte, kirol elkarte eta abarretako) web orriak euskaratzeko dirulaguntzak ematen ditu Arrasateko Udalak, euskarak Internet-en eta entitateetako web orrietan duen presentzia areagotzeko asmoz.
DIRULAGUNTZAK:
Zure entitateko web orria euskaraz jarriz gero, kostuaren zati bat ordainduko dizu Udalak. Euskarari zer tratamendu ematen diozun, horrelako dirulaguntza jasoko duzu. Hortaz, bada. hauexek dira zehatz-mehatz jaso ditzakezun dirulaguntzak:
-Web orria euskara hutsean jarriz gero, kostuaren % 50 ordainduko dizu Udalak, 450 €-ko mugapean.
-Web orriko hasiera orria euskara hutsean eta gainontzekoa euskaraz edota beste hizkuntzaren batean jartzen duenari, kostuaren % 40 ordainduko dizu Udalak, 360 €-ko mugapean.
-Web orria euskara eta gaztelaniaz edota beste hizkuntzaren batean jartzen duenari, kostuaren %20 ordainduko dizu Udalak, 180 €-ko mugapean.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, zuzen idatzita egon beharko du, eta Euskara Zerbitzuak aztertuko du dirulaguntza eman aurretik.