Merkataritza Sozietate Mistoak
Halako sozietate mistoetan kapital sozialaren zati bat baino ez da Udalarena.
Zenbait bide dago halako sozietateak eratzeko:
- Lehena, lehendik eratuta dauden enpresa partizipazioak edo akzioak erosiz Udalbatzak, kudeaketa soziala elkarbanatzeko den proportzioan.
- Bigarrena, sozietatearen fundazioaren bidez, Udalbatzak esku hartu eta kapital pribatuak aportatu.
- Hirugarrena, lehendik dagoen enpresa bakarrarekin hitzarmena eginez, eta hor finkatuko da Estatutua, aurrerantzean zer-nola jardungo duen jakiteko.
Sozietate horietan, eraketa eskrituran berariaz jasotzen denera mugatuko da toki erakundearen erantzukizuna, eta kasu baten ere ez da izango horri emandako ondasun edo eskubideen balioa baino txikiagoa.
Hona hemen zein sozietate mistotan parte hartzen duen Arrasateko Udalak, eta horietan zer ordezkari dituen:
- Sozietatea: SURADESA (Sozietate Anonimoa)
Helburua: Alde zaharra zahar-berritzearen inguruko aholkularitza ematea eta sustatzea.
Ordezkariak:
Ino Galparsoro Markaide (EAE-ANV)
Ander Rodriguez Lejarza(EAE-ANV)
Helburua: Enpresa eta Berrikuntza Zentroa.
Ordezkaria: Ino Galparsoro Markaide (EAE-ANV)
- Sozietatea: GARAIA (Sozietate Anonimoa)
Helburua: Berrikuntza Gunea sustatzea
Ordezkaria: Ino Galparsoro Markaide (EAE-ANV)