castellano · Web mapa · e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa politikoa »  Tokiko Gobernu Batzarra
»

Tokiko Gobernu Batzarra

_________________________________________________________________ BATZORDEKIDEAK:

  • Ino Galparsoro Markaide (EAE-ANV) (LEHENDAKARIA)
  • Francisco Mª Arburua Mihura (EAE-ANV)
  • Oihana Aranburu Iriarte ((EAE-ANV)
  • Juan Mª Sampedro Madina (EAE-ANV)
  • Arkaitz Biain Pie de Hierro (EAE-ANV)
  • Joseba Ugalde Mendieta (EB-B/Z)
  • Ander Rodriguez Lejarza (EB-B/Z)
  • Julia Monge Sarabia (EB-B/Z)

_________________________________________________________________ ESKUDUNTZAK:

a) Alkateari laguntzea bere eskuduntzak erabiltzen.

b) Alkateak edo udaleko beste organo batek eskuordetzen dizkion eskuduntzak edo legeak ematen dizkionak.

_________________________________________________________________ ALKATEAK ESKUORDETUTAKO ESKUDUNTZAK (2007ko uztailaren 19ko Erabakia):

LEHENENGO: Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea hemen aipatzen diren eskuduntzak:

1) Alkatearekin batera, zinegotzi ordezkarien jarduna koordinatu eta zuzentzea.

2) Gestio ekonomikoaren jarduna, onartutako aurrekontuarekin bat, eta gastu hauek xedatzea:

  • Izaera arrunteko gastuak, zenbatekoak 3.000 euro gainditzen duenean.
  • Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko beharrezko diren gainerakoak, betiere horien zenbatekoa 6.000 eurotik gorakoa izan eta gainditzen ez dituenean apirilaren 2ko 7/85 Legeko 21.1.ñ) artikuluak, apirilaren 21eko 11/99 Legeak aldatuta, ezarritako mugak.
  • Dirulaguntzak ematea.
  • Udal aurrekontuak baimendutako gainerako gastuak, hartarako ezarritako mugen barruan.

3) Udal aurrekontuaren likidazioa onartzea.

4) Enplegu eskaintza publikoa onartzea, Udalbatzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera; arauak onartzea, probak egiteko, batetik, langileak aukeratu behar direnean eta, bestetik, lanpostuak hornitzeko lehiaketak egin behar direnean; eta finkoak eta aldizkoak ez diren ordainketa osagarriak banatzea.

5) Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko baliabideak onartzea, Udalbatzarrari berariaz ez dagozkionak, eta hirigintza gestioko baliabideak eta hirigintzako proiektuak onartzea.

6) Mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak egitea, 3.000 eurotik gorakoak izan ez eta aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez dutenean, eta edozein kasutan ere, 6.010.120 euroko kopurua gainditzen ez dutenean, urteanitzeko izaerakoak barne, lau urte baino gehiago ez dirauenean, betiere urtealdi guztien artean pilatutako zenbatekoak gainditzen ez baditu, batetik, adierazitako portzentajea, lehen urtealdiko aurrekontuaren baliabide arruntei buruz, eta bestetik, lehen adierazi den kopurua.

7) Obretako fakturak eta ziurtagiriak onartzea, kontratatzeko eskuduna denean.

8) Zerbitzuetako obra proiektuak kontratatzea.

9) Ondasunak eta eskubideak erostea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez duenean horien balioak, ezta 3.005.060,52 euro gainditzen ez duenean ere, eta kasu hauetan aipatzen diren portzentajea eta zenbatekoa gainditzen ez duen ondarea inorentzea:

  • Ondasun higiezinena, aurrekontuan aurreikusita badago.
  • Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistiko deklaratutakoa izan ezik, izan ere, horien inorentzea (saltzea) ez dago aurrikusita aurrekontuan.

10) Ondare erantzukizuna.

11) Lizentziak oro har ematea, salbuetsiz ordenantzak edo lege sektorialek Udal Plenoari espreski ematen dizkiotenak, eta salbuetsiz, baita ere, beste hauek:

  • Obra txikien lizentziak (lokalen berriztapen eta egokitzapena, erretilak, etxebizitzen barne eta kanpoko konponketak (hala nola, etxeko gas naturalaren instalazioa, etxebizitzen kanpo aldeko konponketak etab.) eta antzekoak).
  • Kartel, letrero eta iragarpen errotuluen kokapen lizentziak.
  • Kalterik ez duten eta salbuetsirik dauden jarduerak irekitzeko lizentziak.
  • IGOKA jarduerak jarri eta irekitzeko lizentziak.
  • IGOKA jarduerak irekitzeko espedienteen aurreko txostenei buruzko erabakiak.
  • Lan haundiak egiteko obra lizentzia.
  • Lehenengoz erabiltzeko lizentzia.
  • Jardueren titularitatea aldatzeko baimena.

12) Aurrekontua garatzeko arauari dagozkion fakturak onartzea, udal aurrekontuak betetzeko arauetan xedatutakoarekin bat badatoz.

BIGARREN: Ordezkaritzaren eskumen eremuaren barruan erabili behar dira emandako eskuduntzak eta bere titularrak ezingo ditu beste zinegotziren edo organoren baten esku utzi.

HIRUGARREN: Ordezkaritzak ez du epe mugarik eta iraungo du Legealdi osoan, Alkatetzak agintealdia bukatu arte, baina aldatu edo errebokatu egin ahal izango da.

LAUGARREN: Delegazio honetako gaiei buruz Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordio administratiboen testuetan berariaz agertu behar da gorabehera hori, eta delegatu gabeko gaietaz emandako erabakien balio bera izango dute.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es