ALKATEAREN ERABAKIA (2007/07/19)
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Erregimen Lokaleko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 20.1.b eta 23.1 artikuluek eta Udal Arautegi Organikoko 36. artikuluak bai eta Udal Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoari buruzko Erregelamendua onartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 41.3 eta 52 artikuluek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,
ERABAKI DUT
Lehen: Ondoren zehazten diren Zinegotziak Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, indarrean dagoen erregelamenduak ematen dizkien eskurantza eta prerrogatiba guztiekin:
- Francisco Mª Arburua Mihura
- Oihana Aranburu Iriarte
- Arkaitz Biain Pie de Hierro
- Juan Mª Sampedro Madina
- Joseba Ugalde Mendieta
- Ander Rodriguez Lejarza
- Julia Monge Sarabia
Bigarren: Erabaki honen berri ematea dagozkien zinegotziei. Udalbatzarra jakinaren gainean jar bedi haren lehenengo bileran eta argitara bedi Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko Iragarki Taulan.
Hirugarren: Dekretu hau Alkatetzako Erabakien Liburuan transkribatu behar da eta eragina izango du duen dataren hurrengo egunetik aurrera.
Arrasaten, 2007ko uztailaren 19an
ALKATEA