castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa politikoa »  Alkatetzaren izaera orokorreko eskurantzak Gobernu Batzordeko kideen esku uztea » 
»

UDAL PLENOAREN AKORDIOA (2003/07/21)

Udal karguen erabateko dedikazioa eta dedikazio partzialaren asignazioa

“Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.1 artikuluak ezartzen du, eskubidea izango dutela ordainsariak jasotzeko eta alta emateko Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean Toki Udalbatzetako kideek, beti ere, erabateko dedikazioko edota dedikazio partzialeko erregimenean dagozkien erantzukizunak gauzatzen badituzte.

Aipatu xedapenean jasotakoa ikusirik eta kontuan izanik udal funtzionamendu eta kudeaketa eraginkor bat lortzeko egokia dela Udalbatzako hainbat kidek beraien karguan dedikazioarekin aritzea, Alkatetza honek ondoko akordio hau hartzea proposatzen dio Udal Plenoari:

Lehena: Ondoren zehazten diren karguak finkatzea zinegotziek erabateko dedikazioaz betetzeko:

  • Alkatea: INO GALPARSORO MARKAIDE, UDALHITZeko 22 mailari dagokion ordainketarekin, hamalau hiletan ordaintzekoa.
  • Lehenengo Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: OIHANA ARANBURU IRIARTE, UDALHITZeko 11 mailari dagokion ordainketarekin, hamalau hiletan ordaintzekoa.
  • Bigarren Alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea: ANDER RODRIGUEZ LEJARZA, UDALHITZeko 11 mailari dagokion ordainketarekin, hamalau hiletan ordaintzekoa.

Bigarrena: Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintza Orokorrean OIHANA ARANBURU IRIARTE ETA ANDER RODRIGUEZ LEJARZA udalkideen ALTA eskatuko du Udalak, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren arauek bere zerbitzupeko langileei ezartzen dizkien obligazioak hartuko ditu beregian Udalak:

Hirugarrena: Alkatearen kasuan, LAGUN-AROko afiliatuak direnez, ez dira Gizarte Segurantzan sartuko eta altan jarriko, eta Udalak beregain hartuko ditu LAGUN-AROko afiliazio horien hileko ordainketa.

Laugarrena: Aipatu dedikazioak INO GALPARSORO MARKAIDE eta ANDER RODRIGUEZ LEJARZAren kasuetan 2007ko abuztuaren 1etik aurrera aplikatuko dira eta OIHANA ARANBURU IRIARTEren kasuan 2007ko urriaren 1etik aurrera.

                          Arrasaten, 2007ko uztailaren 23an

                                          ALKATEA


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es