UDAL PLENOAREN AKORDIOA (2007/07/23)
Auzo edo barrutiko batzordeak sortu eta osatzeari buruzko proposamena
“Udal Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoari buruzko Erregelamenduko 128 eta 129 artikuluetan eta Udal Erregelamendu Organikoko 47 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa ikusirik, Alkatetzak proposatuta, ondoko akordio hau hartu du Udal Plenoak:
1) Ondoren adierazten diren Auzoetako Batzordeak sortzea maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetan izandako emaitzak kontutan harturik, talde politikoek eta koalizioek izendatutako partaideek osatuko dituztenak:
ERDIALDEKO BARRUTIA
- EAE/ANV: 4
- EAJ/PNV: 2
- EB-B/Z: 1
- EA: 1
- PSE-EE: 1
- ARALAR: 1
SANTAMAINA BARRUTIA
- PSE-EE: 5
- EB-B/Z: 2
- EAE/ANV: 1
- PP: 1
- EAJ/PNV: 1
MUSAKOLA BARRUTIA
- EAE/ANV: 4
- EAJ/PNV: 2
- PSE-EE: 2
- EB-B/Z: 1
- EA: 1
SAN ANDRES BARRUTIA
- PSE-EE: 3
- EAE/ANV: 3
- EAJ/PNV: 2
- EB-B/Z: 1
- PP: 1
URIBARRI BARRUTIA
- EAE/ANV: 4
- PSE-EE: 3
- EAJ/PNV: 2
- EB-B/Z: 1
Esandako Batzorde horietako bakoitzak beren partaideen artean, gehiengo soilez, bere auzoko Alkatea hautatuko du, Udal Alkatearen onespena jaso beharko duena.
2) Barrutiko (Baserri auzoko) Batzorde hauek sortzea:
- Meatzerreka Baserri auzoko batzordea.
- Musakola Baserri auzoko batzordea.
- San Andres Baserri auzoko batzordea.
- Udala Baserri auzoko batzordea.
- Zaldibar Baserri auzoko batzordea.
- Gesalibar Baserri auzoko batzordea.
- Garagartza Baserri auzoko batzordea.
- Uribarri Baserri auzoko batzordea.
- Bedoña Baserri auzoko batzordea.
Auzoko bizilagunek hautatuko dituzte beren auzoko Nekazal Batzordea osatuko dituzten Alkatea eta beste hiru partaideak.
Auzoetako Alkateen hautapenak Udal Alkatearen onespena jaso beharko du.”
Arrasaten, 2007ko uztailaren 19an
ALKATEA