ALKATEAREN ERABAKIA
Alkatearen eskuduntzak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Ikusirik, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.3 eta 23.2 artikuluek diotena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), apirilaren 21eko 11/1999 Legeak eman zion erredakzioan; azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 43.1 eta 43.2 artikuluek diotena (Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendua eta Erregimen Juridikoa onartzen ditu); Udal Araudi Organikoko 25.3. artikuluak dioena; eta haiekin bat datozen legeek diotena.
Ikusirik, goian aipatutako legeen arabera Alkatetza honek bere eskurantzak eskuordetu ditzakeela, kasu hauetan izan ezik: LRBRLko 21.3 artikuluak aurreikusitako kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13. artikuluak jasotakoetan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako erredakzio berrian (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen du).
Alkatetza honek legeak ematen dizkion eskuduntzak erabiliz
ERABAKI DU
LEHENENGO: Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea hemen aipatzen diren eskuduntzak:
1) Alkatearekin batera, zinegotzi ordezkarien jarduna koordinatu eta zuzentzea.
2) Gestio ekonomikoaren jarduna, onartutako aurrekontuarekin bat, eta gastu hauek xedatzea:
- Izaera arrunteko gastuak, zenbatekoak 6.000 euro gainditzen duenean.
- Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko beharrezko diren gainerakoak, betiere horien zenbatekoa 6.000 eurotik gorakoa izan eta gainditzen ez dituenean, apirilaren 2ko 7/85 Legeko 21.1.ñ) artikuluak, apirilaren 21eko 11/99 Legeak aldatuta, ezarritako mugak.
- Dirulaguntzak ematea, berariaz eskuordetutakoak izan ezik.
- Udal aurrekontuak baimendutako gainerako gastuak, hartarako ezarritako mugen barruan.
3) Udal aurrekontuaren likidazioa onartzea.
4) Enplegu eskaintza publikoa onartzea, Udalbatzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera; arauak onartzea, probak egiteko, batetik, langileak aukeratu behar direnean eta, bestetik, lanpostuak hornitzeko lehiaketak egin behar direnean; eta finkoak eta aldizkoak ez diren ordainketa osagarriak banatzea.
5) Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko baliabideak onartzea, Udalbatzarrari berariaz ez dagozkionak, eta hirigintza gestioko baliabideak eta hirigintzako proiektuak onartzea.
6) Mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak egitea, 6.000 eurotik gorakoak izan ez eta aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez dutenean, eta edozein kasutan ere, 6.010.120 euroko kopurua gainditzen ez dutenean, urteanitzeko izaerakoak barne, lau urte baino gehiago ez dirauenean, betiere urtealdi guztien artean pilatutako zenbatekoak gainditzen ez baditu, batetik, adierazitako portzentajea, lehen urtealdiko aurrekontuaren baliabide arruntei buruz, eta bestetik, lehen adierazi den kopurua.
7) Obretako fakturak eta ziurtagiriak onartzea, kontratatzeko eskuduna denean.
8) Zerbitzuetako obra proiektuak kontratatzea.
9) Ondasunak eta eskubideak erostea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen ez duenean horien balioak, ezta 3.005.060,52 euro gainditzen ez duenean ere, eta kasu hauetan aipatzen diren portzentajea eta zenbatekoa gainditzen ez duen ondarea inorentzea:
- Ondasun higiezinena, aurrekontuan aurreikusita badago.
- Ondasun higigarriena, balio historiko edo artistiko deklaratutakoa izan ezik, izan ere, horien inorentzea (saltzea) ez dago aurrikusita aurrekontuan.
10) Ondare erantzukizuna.
11) Lizentziak oro har ematea, salbuetsiz ordenantzak edo lege sektorialek Udalbatzarrari espreski ematen dizkiotenak, eta salbuetsiz, baita ere, beste hauek:
- Zinegotzi ordezkarietan delegatutako lizentziak.
- Kalterik ez duten eta salbuetsirik dauden jarduerak irekitzeko lizentziak.
- IGOKA jarduerak jarri eta irekitzeko lizentziak.
- IGOKA jarduerak irekitzeko espedienteen aurreko txostenei buruzko erabakiak.
- Lan haundiak egiteko obra lizentzia.
- Lehenengoz erabiltzeko lizentzia.
- Jardueren titularitatea aldatzeko baimena.
12) Aurrekontua garatzeko arauari dagozkion fakturak onartzea, udal aurrekontuak betetzeko arauetan xedatutakoarekin bat badatoz.
BIGARREN: Ordezkaritzaren eskumen eremuaren barruan erabili behar dira emandako eskuduntzak eta bere titularrak ezingo ditu beste zinegotzi edo organoren esku utzi.
HIRUGARREN: Ordezkaritzak ez du epe mugarik eta iraungo du Legealdi osoan, Alkatetzak honek agintealdia bukatu arte, baina aldatu edo errebokatu egin ahal izango da.
LAUGARREN: Ordezkaritza honetako gaiei buruz Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordio administratiboen testuetan berariaz agertu behar da gorabehera hori, eta delegatu gabeko gaiez emandako erabakien balio bera izango dute.
BOSGARREN: Dekretu honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari, onar dezan.
SEIGARREN: dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari haren lehenengo bilkuran, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udaletxeko Iragarki Taulan jartzea.
ZAZPIGARREN: Dekretu hau Alkatetzaren Erabakien eta Dekretuen Liburuan transkribatuko da eta indarrean sartuko da duen dataren biharamunean.
Arrasaten, 2007ko uztailaren 19an
ALKATEA