| UDALA |
Hemen zaude: Sarrera »
Udala
|
|
 |

Udala
Atal honetan datorren informazioak, UDALAri berari erakunde moduan dagokiona, helburu hauek ditu: udaleko zerbitzu publikoen berri ematea eta horietara zelan iritsi, udal jarduera azaltzea eta hedabideek ematen ez duten herriko informazioaren hutsunea betetzea; hori guztia Udala eraginkorragoa eta gardenagoa izan dadin lortzeko.

Ataletan gai hauek aztertzen ditu:
- Udalaren eraketa politikoa. Udalkideen izenak eta betetzen dituzten karguak. (ALKATEA ETA ZINEGOTZIAK).
- Gobernu organoak. Organo osagarriak. Osaera eta eskuduntzak. (ANTOLAMENDU POLITIKOA).
- Udalaren antolamendua, zerbitzuak kudeatzeko moduen ikuspegitik. Birkontratatutako zerbitzuak. Udalen arteko zerbitzuak. Diruz lagundutako zerbitzuak. (ANTOLAMENDU ADMINISTRATIBOA).
- Udalaren sailen antolamendua. Udal sailak. Haien helburuak eta baliabideak. (SAILEN ARTEKO ANTOLAMENDUA).
- Udalbatzak onartutako arauak. Araudi organikoa, ordenantza fiskalak eta udal zerbitzuen jarduera arautzen duten beste erregelamendu batzuk. (ARAUDIA).
- Udal aurrekontua. Sarrerak eta gastuak, kapituluz kapitulu. Gastuen kontusail esanguratsuenak... (AURREKONTUAK).
- Obrak kontratatu, zerbitzuak eman, dirulaguntzak emateko eta abar, Udalak deitu dituen lizitazioak, lehiaketak, enkanteak, ... (DEIALDIAK).
- Tokiko Gobernu Batzarrak eta Udalbatzarrak hartutako akordioak (laburturik). (ERABAKIAK, AKORDIOAK, MOZIOAK).
- Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki ofizialak. (IRAGARKI OFIZIALAK).
- Lanpostu finkoetarako edo aldi baterako kontratuetarako deituta dauden hautaketa prozesuak eta prozeduraren tramiteak: arauak, hautagaiak, egutegia, proben emaitzak eta abar. (LAN ESKAINTZAK).
- Udalak pentsatuta dituen azpiegitura, obra edo hirigintza proiektuak eta horien ezaugarriak. (PROIEKTUAK).
- Udal espediente zenbaiten prozedurak; baldintzak, aurkeztu behar diren agiriak, epeak eta abar. (TRAMITEAK).
- Udalak onartu eta/edo argitaratutako izaera orokorreko txostenak edo azterketak. (TXOSTENAK, ESTATISTIKAK).
- Udalaren zerbitzu, programa eta jardueren gida. Zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak. (ZERBITZUEN GIDA).
- Udalaren telefonoak. Helbide elektronikoak. Zerbitzuetako eta ekipamenduetako ordutegiak. (XEHETASUN PRAKTIKOAK).
Informazio dezente eskaini dugu, baina zalantza barik beste alderdi batzuk faltako dira, horiek ere aipatzeko modukoak. Horregatik, berehala aztertuko dugu atal honetako informazio edukia handitu eta/edo hobetzeko egiten diguzuen edozein eskaera edo iradokizun eta, ahal bada, berehala erantzungo diegu.
|
 |
 |
 |
|
ARRASATEKO UDALA Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net |
|