2008-09-25 / 10:08
NEKAZARITZA BIODINAMIKOARI BURUZKO IKASTAROA
ITSASMENDIKOI-Fraisorok, Arrasateko Udalarekin batera, NEKAZARITZA BIODINAMIKOAri buruzko ikastaro bat antolatu du.
Ikastaroa 3 larunbatetan izango da: urriaren 4an, 11n eta 25ean, 9:00etatik 13:00etara. Arrasateko Udala Auzoan dagoen Ingurumen Eskolan izango da.
Parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik ITSASMENDIKOI Fraisorora deitzea, ondoko telefono honetara: 943 692166.
Ikastaroaren programa honako hau da:
- Udaberriko ikastaroan ilargiaren eraginaz emandakoaren berrikustea
- Ilargiaren eraginari buruzko entseguak, ikasleek beraien baserrietan egindakoak.
- Eguzki eta Ilargiaren kontrako eraginak. Orekaren garrantzia nekazaritza emankor bat lortzeko.
- Nola parte hartu oreka hau berreskuratzen preparatu biodinamikoen bidez.
- Silize eta bekotz preparatuak, bi indar horien adierazle.
- Nola egiten diren preparatu hauek
- Bekotz preparatua egin.
Oharrak:
- Ikastaroaren matrikula: 18 €
- Ondoko kontu korrontean sartu dirua:2101 0381 04 0010671956
- Kontzeptuan jarri:36 + bi abizenak
- Dirua sar dezakezu, telefonoz ikastaroan onartua izan zarela konfirmatzen dizutenean.
|