castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak »  SAN JOSEPEKO HARROBIAREN IDEIEN LEHIAKETAN LANAK AURKEZTEKO EPEA IRAILAREN 30EAN AMAITUKO DA
»

Itzuli albisteetara »


2008-07-17 / 09:59

SAN JOSEPEKO HARROBIAREN IDEIEN LEHIAKETAN LANAK AURKEZTEKO EPEA IRAILAREN 30EAN AMAITUKO DA

H:\Web orria\11.Hirigintza\San Josepe ideia lehiaketa\Portada.gif

Uztailaren 17an argitaratutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri da "San Josepeko Harrobiaren Ideien Lehiaketan" proposamenak aurkezteko epea 2008ko irailaren 30ean amaituko dela.

Proposamena aurkeztu dezakete lehiaketan aurrez izena emanda daukaten pertsona eta empresek. Lehiaketan inskribatzeko azken eguna joan zen maiatzaren 21a izan zen eta guztira 67 inskripzio orri jaso ziren Udaletxean (Gipuzkoakoak 21, Bizkaikoak 5, Arabakoak 3, Nafarroakoak 5, Estatukoak 29 eta atzerritarrak 4).

Jasotako lanak Kulturaten jarriko dira erakusgai urriaren 14tik azaroaren 9ra arte. Lehiaketaren lehenengo fasean lan guztien artetik bost aukeratuko dira (lau epaimahaiak eta bat hiritarrek). Bigarren fasean bost horietatik irabazlea aukeratuko da.

Aurreikusitako egutegiaren arabera 2009ko apirilean jakingo dugu lehiaketaren irabazlea nor den.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es