2008-05-23 / 15:23
URBANIZAZIO OBRAK GALIZIA KALEAN
Datorren astelehenean, maiatzak 26, Galizia kaleko urbanizazio obrak hasiko dira, eta ondorioz, trafikoa eten egingo da inguru horretan.
Gainera, obra horiek autobusaren 1. lineari eragingo diote. Hauek izango dira aldaketak:
- Galizia kaleko geltokia, ikastolaren ondoan dagoena, kendu egingo da eta geltoki berria Elkano kalea 6an, Errando Gebarako bidegurutzean, jarriko da.
- Joan Bengoa kaleko geltokia kendu eta haren ordez Musakola kaleko oraingo geltokia (gasolindegiaren aurrean) erabiliko da.
Aldaketa hauen berri emango da geltoki bakoitzean.
|