2008-05-21 / 14:59
OLIO DASTATZE IKASTAROA
Maiatzaren 28 eta 29an, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Kulturateko Loramendi gelan olio dastatze ikastaroa izango da.
Ikastaroa gazteleraz izango da eta emaileak Blas Melgarejo eta Andres Martos olio egile eta Sierra Maginako (Jaen) kontseilu erregulatzailearen partaideak izango dira.
Helburua:
- Olio mota ezberdinak eta ekoizpen prozesuak bereiztea.
- Mota bakarreko azeitunakin egindako olioak bereiztea eta dastatzea.
- Ekoizpen prozesuak modu grafikoan ezagutzea.
Metodologia:
- Olioak bertan izango dira eta dastaketa bidez jasoko dira azalpenak.
- Ikusentzunekoak erabiliz ekoizpen prozesuak azalduko dira.
Izen ematea eta ordaintzea:
- Partaide kopurua: gehienez ere 20 lagun.
- Izen ematea: 943 25 20 00 telefonora deituta edo BAZen.
- Prezioa: 10 €
- Ordainketa egiteko kontuen zenbakiak: Kutxa: 2101 0055 65 0010699163 / Euskadiko Kutxa: 3035 0001 51 001 0900075
|