2008-04-23 / 13:28
Udaltzainen lan-poltsa sortzeko deialdia egin du udalak
Hautaketa prozesua laburtua eta azkarra izango da, lan-poltsa berria lehen bait lehen erabilgarri izan dadin.
Lan-poltsa honen helburua udaltzainen zerrenda bat sortzea da, aldi baterako premiak direnean (ordezkotasunak, lan pilaketak, e.a.) erabili ahal izateko.
Hautaketa prozesua oposizio bidez egingo da, hau da, proben bitartez; meriturik ez da, beraz, kontuan hartuko. Egin beharreko probak hauek izango dira:
- Proba fisikoak: abdominalak, press bankua, zalutasun sakona, abiadura (50 metro) eta 800 metroko lasterketa..
- Euskara: 2. H.E.ren parekoa.
- Udaleko kale izendegiaren ezagutza.
- Nortasun eta/edo elkarrizketa eta/edo talde dinamikako probak.
Baldintza hauek bete behar dituzte izangaiek:
- 16 urte beteak izatea eta 32 bete gabe izatea.
- Gutxienezko garaiera: gizonezkoek 1,65 m. eta emakumezkoek 1,60 m.
- Eskola Graduatuaren, lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide baten tituluaren jabe izatea.
- Indarrean dagoen B gida baimenaren jabe izatea.
Izena emateko epea 12 egunekoa izango da, apirilaren 26tik hasita. Hau da, maiatzaren 7a izango da instantziak aurkezteko azken eguna. Instantziarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:
- Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo gida baimenaren fotokopia.
- Eskola Graduatuaren, LH1en edo hori baino maila haundiagoko baten titulazioaren fotokopia.
- B gidabaimenaren fotokopia..
Instantzia BAZen jaso eta aurkeztu behar da.
|