2008-04-16 / 10:39
Udal ekobarometroa egiteko lanak hasi ditu Arrasateko Udalak
Udal ekobarometroa izango dena egiteko lanak hasi ditu Arrasateko Udalak. Lan horren bidez herritarren iritziaren berri jakingo dugu, ingurumenarekin lotutako alderdi guztiei buruzkoa, Udalsarea 21 Iraunkortasunaren aldeko udalerrien euskal sarearen lankidetzarekin.
Azterketa hori egiteko, gizarte iritzien inguruko enpresa aditu bat harremanetan jarriko da udalerriko bizilagunekin, inkesta baten bidez haien iritziak jakiteko.
Udalerriaren gizarte ekobarometroa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko Gizarte Ekobarometroaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako azterketa zabalago baten barruan eta euskal herritar guztiak hartzen dituena.
Elkarrizketak egin eta horien ondorioz ateratzen diren emaitzek emango digute udalerri bakoitzeko herritarrek ingurumenari eragiten dizkioten arazoei buruzko argazki bat eta, gainera, adierazle batzuk ere bai, udalerrietan ingurumen egoera zein den jakiteko eta emaitza horiek urtero jasoko dira Tokiko Agenda 21eko prozesuaren Tokiko Iraunkortasuneko Txostenean.
Egindako inkesten bidez ematen diren datu guztiak era anonimoan egingo dira eta inkestatzaileak behar bezala identifikaturik egongo dira azterketa hori egiteko. Arrasateko Udalak eskerrak eman gura dizkie proiektu honetan parte hartzeko prest agertzen diren udalerriko biztanle guztiei, izan ere, haien laguntza barik ez dago egiterik halako azterketarik.
Ikusi Arrasateko Ekobarometroa 2004 txostena
|