Ondarea
Arrasateko hiribildua harresi batek inguratzen zuen antzina eta -argazkian ikusi daiteken bezala- forma obalatua dauka, erdi aroko hiribildua baita.

Hiribilduaren barnealdera sartzeko bost ate genituen hasiera batean baina gaur egun hiru kontserbatzen dira: Portaloiko atea, Zurginkantoikoa, zaharrena, eta Kontzesinoko atea. Hauek gauero itxi eta goizero zabaltzen ziren eta sute kasuan itxi egiten zituzten bertako biztanleriak sua itzaltzen lagundu zezan.
Herriko plazan aurkitzen dugu XVII.mendekoa den eraikuntza barrokoa. Martin Karrera arkitektoaren lana da hau,1756.urtean eraikitzen hasitakoa. Harlanduz eginiko eraikuntza honen behe oina 5 arkuk osatzen dute.Udaletxearen erdialdean burdin sarez eginiko balkoi handi bat dago eta goraxeago ongi zentratua, frantses rokoko estiloaren eragina duen herriko armarria dago.

Barnealdean ere gauza interesgarriak aurki ditzakegu.Adibidez, erdialdean kokatua dagoen eskailera nagusia,harmaila bakoitza harrizko pieza bakarrean landua eta bilera gelan dagoen egurrezko lan guztia.
- JUAN BATAILATZAILEA DEUNAREN PARROKIA

Herriko plazatik mugitu gabe eta udaletxearen pare parean, gotiko garaikoa(XIII-XIV) den eliza bat daukagu, 1990eko hamarkadan zaharberritua. Kanpandorrea berriz beranduagokoa da, XVI.mendekoa. Hiru nabez osatua, koloma klasikoak eta ganga oso altuak ditu eraikuntzak. Barruan, gotiko garaiko egurrezko sileria bat dago, baina dituen zati batzuk XV.mendekotzat jotzen dira.

Hiru atondo ditu, soil-soilak, apaingarri gabekoak:sarrera nagusia (kontzezinoko kantoia eta Zurginkantoi elkartzen diren puntuan ) eta beste biak alde bakoitzean (Erdiko kalen eta Iturriotzen).Gaur egungo sarrera nagusia berriena da, hasiera batean ez bait zegoen bi kantoiak elkartzen dituen arkupea. Leihatila gotikoz hornituak daude elizako paretak eta kanpotik erraztasunez ikus daitezke abere mitologiko tankerako gargolak..

Udaletxe ondoan, XVII.mendeko herreriano estiloko jauregi bat aurki dezakegu. Harlanduzko aurrealdea eta familien armarriak, sasi gotiko erara eginiko egurrezko galeria batek erdi ezkutaturik uzten ditu.
- BAŅEZ DE ARTAZUBIAGA JAUREGIA

Solus labor parit virtutem; sola virtus parit honorem
XVI.mendean eraikia, Iturriotz kalean aurkitzen da, Parrokiatik gertu. Oņatiko jaun gebaratarren menpe ez egoteko, Bedoņan zuten dorretxea erre eta hiribildura jaitsi ziren familia batena zen. Arlanduz eginiko jauregi honen aurrealdean armarria ikus genezake, gertatutakoaren adierazgarri. Ate gainean latinez idatzitako esaldiak,honela dio: Gure leinuaren askatasunagatik errea. Balkoiak burdin forjatuz eginikoak dira eta etxea kolomaz apaindurik dago.

Maalako arrabalean kokatua, XVII.mendeko eraikuntza honek ere harlanduzko aurrealdea dauka. Herreriano barroko estiloko jauregi honek, burdin sarez apaindutako balkoiak ditu eta Barrutia familiaren armarria ere ikus daiteke.
- SAN FRANTZISKO ELIZA ETA KOMENTUA

Lehen kapila XVI.mendean eraikia izan zen nahiz eta gaur egungo elizaren egitura XVII.ekoa izan, beraz herrerianotzat jo daiteke. Frai Migel Aranburuk eginiko eraikuntza erlijioso honen aurrealdean, fundatzaileen armarriak daude: Araoz eta Uriarterenak. Barrualdean berriz, intxaur eta gaztain egurrean eginiko “churrigueresco” estiloko erretaula dago. Ezkerraldean, errenazimendu garaiko gurutzatutako jaun goikoa dago.