ARRASATE PILOTA TALDEA
Egoitzaren kokapena: Okendo 8, 2. (Uarkape Pilotalekua)
Elkarteko telefonoa: 605724096
Posta elektronikoa: arrasate.pilota@gmail.com
Albisteak eta emaitzak:mondraberri/kirolak/Arrasate Pilota Taldea
_________________________________________________________________
ZUZENDARITZA
Lehendakaria: Dani Larrea
Idazlea: Alberto Etxagibel
Diruzainak: Merche Beltrán de Guevara eta José Luis Goitia
Besteak: Severino Morón, Lourdes Díaz, Alberto Garate
Teknikariak: Mauricio Zubillaga eta Andoni Jiménez
_________________________________________________________________
ELKARTEKO EZAUGARRIAK:
Arrasate Pilota Taldea euskal pilota orokorrean bultzatzeko sortutako taldea da, baina gaur egun ezker paretako modalitatea bakarrik lantzen du.
Taldeak bi arlo ditu: eskola kirola eta kirol federatua. Bi arlootan aritzeko arauak erabat desberdinak dira batetik bestera.
_________________________________________________________________
HELBURUAK:
Dauzkagun helburuengatik nahiz taldeak duen izaera irekiarengatik, ez gaude eliteko kirolariak sortzera behartuta. Baina, hala ere, lehiatzen ari garenean, saiatzen gara geure alde egindako tanto bakoitzarekin partida irabazten.