castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Kirol Elkarteak
»

Kirol Elkarteak



















Arrasate betidanik izan da herri kirolzalea eta kirolaria. Kirolari ospetsuak eman ditu, eta baita kirolari anonimoak ere, isilekoak, osperik ez dutenak ez eta distirarik ere, baina kirola beharrezkoa dutenak.

Izaera horren isla da gaur egungo egoera. 22 kirol talde, eskola kirola garatzen duen elkartea (LEINTZ ESKOLA KIROLA), gimnasio pribatuak eta kirol arloko enpresak; eta Udalari dagokionez AUKEAk gestionatzen dituen kirol instalazio publikoak; benetan eskaintza zabala Arrasateko herriarentzat.

Kirol modalitate askotarikoak eskaintzen dituzte kirol taldeek; adibidez, pilota, futbola edo mendizaletasuna, betiko kirolak, eta baita arku tiraketa edo skate egiteko aukera ere.

Eskola kirolak ere aurrepausuak eman ditu, eizan ere gaur egun Leintz bailara osoko ikastetxeak eta udalak batzen dituen proiektu sendo bat dago martxan. Guztira 1008 umek parte hartzen dute. Hona hemen informazio gehiagorako proiektu honen web orriaren helbidea: www.leintz-eskola-kirola.com

Eta kirol federatua egin nahi ez duenak eskaintza zabala du benetan, bai udaleko kirol instalazioetan, bai eta gimnasioetan ere. Hona hemen Arrasateko kirol elkarteen zerrenda eta kontakturako helbideak:

Horren guztiaren berri jasoko duzu orri hauetan; ea probetxugarria zaizun.

Ramón Fernandez de Jauregi
AUKEA

Arrasateko Kirol Elkarteak(Helbide eta telefonoak)


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | Asociaciones deportivas