castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Historia »  Arrasateko Sutea
»

Arrasateko Sutea

Euskal Herri osoa, bi leinu edo bando nagusitan banatuta aurkitzen zen: Oņaztarrak eta Gamboatarrak. Mondragoen ere, gauza bera gertatzen zen, bi alderdi bazeuden, Guraia (Oņaztarra) eta Baņez (Ganboatarra).

Zatieta hau nabaria zen herriko bizitzan, bi alkate zeuden, alderdi bakoitzak berea bait zuen, bi erietxe... horien artean iskanbila sortuz.

Norgehiago hori Baņeztarrak (Ganboatarra) irabaz zezaten, Oņatiko konteak, laguntza eskeini zien Baņeztarrei , Mondragoe herrian bere tropekin sartuz. Guraiatarrak (oņaztarrak) hura ikusi orduko, inguruan laguntzarik ez eta Bizkaiko leinu bati eskatu zion laguntza : Gonzalez de Butron eta Muxika leinuari hain zuzen ere.

Baita eman ere, zeren Mondragoera itzuli bezain laister aurreatik herrian sartutako Oņatiko kontearen tropak herritik kanpo jaurti baitzituzten. Baina ez zen giroa baketu , Gamboatarrek ez zuten etsi . Oņatiko konteak 2.000 ganboatar inguru elkartu ondoren Mondragoe ingurati zuen bereganatzeko asmoz. Herria eskuratzea ezinezkoa zitzaiola ikusi zuenean herriari sua ematea erabaki zuen.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es