castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Historia
»

Historia

HISTORIAURREA

Mondragoen garatu diren arkeologia ikerketek argi eta garbi erakutsi dute aztarnategi aberatsak daudela gure herrian, batez beste Lezetxiki dugu, Erdi Paleolitos garaikoa, Euskal Herrian aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak eta Labeko Koba, Goi Paleolitos garaikoa.

Gainera garrantzia txikiagoa duten beste aztarnategi batzuk daude, hala nola, Etxaluz, Oterreta, Lezetxe Kobatxo.

ERDI AROA

Gipuzkoa 1200 urtean sartu zen Gaztelako erresumaren eremuan, eta haren ondorioz lurraldea murgildu zen Gaztelako Errege-Erreginek hiribilduak sortzeko prozesuan, lurraldeko merkataritza bideak, segurtatzeko eta banderizoen eraginari aurre egiteko sortu baitzituzten.

Mondragon sortzeko Hiri Gutuna Alfontso X Jakintsuak eman zuen 1260ko maiatzaren 15ean Jaengo San Esteban del Puerto herrian, emandako dokumentu horren arabera, Vitoriako Forua eman zioten Arrasate edo Arresate herriari eta jatorrizko izena aldatu eta Mondragon izena jarri zioten. Banderizoek indarkeriez ihes egin nahirik, 1353 urtean Udala, Uribarri, Garagartza, eta Gesalibarko Santa Agueda elizateak sartu ziren hiribilduan eta horrelaxe eratu zen herriaren lurralde hedadura XX. mendeko 60.eko hamarkada arte, Bedoñako elizatea atxiki zen arte.

Bandoen arteko borrokaldiek isla izan zuten Mondragoen eta, horrela, Guraia (oñaztarrak) eta Bañez-en (ganboatarrak) arteko liskarren ondorioz hiribilduan sute handia izan zen 1448ko ekainaren 23an, Arrasateko sutea. Sute haren ondorioak asko eta askotarikoak izan ziren, baina haien artean hauxe azpimarratuko dugu, Errege-Erregina Katolikoek (beste matxinadarik sortu ez zedin) Bañez eta Guraiarraren bandoak ezeztatu zituzten 1490 urtean, eta Gipuzkoako Korregidoreari agindu zioten Ordenantza berriak ezartzeko Mondragon udal erregimenerako.

Arestian aipatu dugun gerra gora-beheren ostean, hurrengo mendeetan bakea eta aberastasun ekonomikoa izan ziren nagusi. Ahaide Nagusien ordez hiri tramako oligarkia agertu zen; geroago eta gehiago zentratu zen haien aberastasuna ugazabaren lanean.

Izen haundiko pertsonajeak agertu ziren mende horietan: Garibai, Barrutia, Okendotarrak eta beste hainbat. Hiri garapena izan zen, eta eraikin esanguratsuak egin zituzten, Udaletxea, San Frantzisko eliza edo Monterron jauregia.

XVIII mendearen bukaerako eta XIX. Mende hasierako Espaina eta Frantzia estatuen arteko gerrateek izan zuten bai isla, konbentzio gerraren ondorioz, Mondragoen eratu zen "Diputación a Guerra" Gipuzkoako herri libreei deialdia zabaldu eta gero.

XIX. mendearen bukaeran garrantzi handiko beste gertaera historiko baten lekuko izan zen Mondragoe, Antonio Canovas del Castillo orduan, Espainako gobernuburua, Gesalibarko bainuetxean (orain ospitale psikiatrikoa) hil zuen Angiolillo anarkistak, 1897ko abuztuaren 8an.

XX. MENDEA

XX. Mendea industria garapenak markatu zuen; biztanleriaren beste eraketa berri bat sortu zen emigrazioaren eraginez, asko hazi zen eta.

Mende hasieran ekimen pribatuko garapen industriala izan zen, haren ordezkari esanguratsuenak, batetik, "Unión Cerrajera" (1906 urtean), "Vergarajauregui, Resusta y Cia" (1869) eta "Cerrajera Guipuzcoana" batzetik sortu zena eta, bestetik, ELMA, lanerako biztanleriaren gehiena batzen zutenak, garrantzi txikiagoa zuten beste enpresa batzuekin batera.

Gerra zibila gainditu eta gero kooperatibismoaren garapenari lotuta dago Mondragoeko garapen ekonomikoa. ULGOR (1956an) sortu ostean, gaur arte asko hazi da eta gaurko egunean produkzio industrialei ez ezik diruetxeei, aurreikuspen sozialei edo irakaskuntzari lotutako aspektuak biltzen ditu kooperatibismoak.

Garapen ekonomiko horren ondorioz, hiri fisinomia aldatu zaio XX. Mendearen 2. Erdialdean Mondragoeri, horrela, San Andres, Musakola, edo Uribarri moduko baserri auzoak hiriko eremuan sartu dira eta nabarmen igo du biztanleen koporuak 1960 eta 1970eko hamarkadetan eta bultzada handia eman zaie kultura eta kirol ekipamenduei; Musakolako eta Iturripeko udal kiroldegiak, Uarkape pilotalekua, Atxabalpeko futbol zelaia eraiki dira, Monterron jauregia Kultura Etxea egokituko da, Amaia Antzokia udaleratuko da eta abar.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es