castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Hezkuntza »  Lanbide Hastapena
»

Lanbide Hastapena

Inolako titulazio profesionalik ez daukaten eta DBHko helburuak lortu ez dituzten 16-21 urte bitarteko gazteentzako berme sozialeko eskola da. Debagoieneko Mankomunitatearen ardurapean dago eta, gaur egun, Arizmendi ikastolak kudeatzen du.

Jarduera mota: Tailerreko praktiketan oinarritutako prestakuntza praktiko bat ematen da, lanbide bakoitzaren teknikak eta tresneriak ezagututa, norabide profesional bat definitzen laguntzeko gazteari, lanerako prestakuntza ikastaroetara bideratu, edo, posible izanez gero ikasketa arautura berbideratzeko.

2002-2003 ikasturteko hezkuntza eskaintza:

  • ELEKTRIZITATEA. Behe tentsioko instalazioak: etxeko instalazioak. Teknologia.
  • SUKALDARITZA. Errezetak elaboratzea. Teknologia: Elikagaiak ezagutzea eta tresneria erabiltzea.
  • ZURGINTZA. Egurra lantzea. Diseinua. Teknolagia.
  • MEKANIKA INDUSTRIALA. Tornuak eta fresatzeko makinak. Marrazketa Teknologia.

Zerbitzu osagarriak: Tutoretza pertsonalizatua. Teknologiak berriak ( Internet, Ofimatika).
Erakunde arduraduna: Debagoieneko Garapen Agentzia eta Arrasateko Udalean, Udaleko Enplegu zerbitzua.
Lanbide Hastapeneko Zentroa: Nafarroa etorbidea, 19. Tel.: 943792890. Faxa: 943793212.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es