castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Ekonomia
»

Ekonomia

Erdi Aroaz geroztik metalurgia izan da eta da Arrasateko ekonomiaren ardatza; San Balerioko Kofradiaren lehen ordenantzek agerian uzten dute, XV. mendean, Udalerriak 1.900 biztanle inguru zituela eta haietatik gehienak aritzen zirela altzairua lortu eta transformatzeko lanetan. Mende askoan eskulangintzako produkzio eskema eta moduen arabera garatu zen jarduera hori.

XIX. mendearen bukaera aldera industria produkzioaren ereduak hartu ziren, eta tradizio metalurgikoa sarrailagintza eta burdingintzako artikuluen fabrikazioaren inguruan mantendu zen; garai hartan sortu eta garatu zen Unión Cerrajera lantegia, enpresa integral moduan, eta XX. mendearen zati handian herriko lan tokirik garrantzitsuena izango da. Azpimarratu behar da Unión Cerrajera enpresak gizarte obra garrantzitsuak sustatu zituela, hala nola, Ikastunen Eskola, Arrasateko geroko garapena ezarriko dituen ekimenen abiapuntua: Lanbide Eskola Politeknikoa, oraingo "Mondragon Unibertsitatearen (MU)" eta kooperatiba mugimenduaren beraren iturburua, azken mendearen erdialdeko ekonomiaren ikurra eta bastioia, izan ere, gure herria nazioarte mailan eredu antolaketa eta eredu sozioekonomiko horren erreferentzi gune bilakatu baita.

Gaurko egunean, Mondragón Corporación Cooperativa MCC , industria eta zerbitzuetako kooperatiben taldea, Arrasaten duelarik egoitza, zalantza barik Euskal Herriko enpresa talde handiena eta sendoena da. Udalerrian, Arrasateko lanpostuen %50 inguru talde horretako enpresetan daude. Gainera, estatuko kreditu kooperatiba handienaren egoitza soziala dago Arrasaten, Caja Laboral -arena, MCC Mondragón Corporación Cooperativa-ko Finantza Taldekoa.

Arrasateren oraingo ekonomiaren panorama hauxe da sektore ekonomikoen arabera:

Lehen sektorea: ustiategi tradizionaletan artikulatua, baserrietan, udalerriaren ekonomiak sortzen dituen baliabide guztien %0,3 eskas egiten du. Zentsuan datozen nekazaritza eta abelazkuntzako ustiategiak 235 dira, eta horietan lan egiten dute guztira 50 lagunek, guztira lanean diharduten biztanleen %0,5. Baserriko jarduerarekin batera industrian ari dira lanean baserriko langile gehienak, eta horren ondorioz, joera dago abelazkuntzako ustiategi estentsiboak edo baso ustiategiak izateko, horien artean nagusi koniferoak.

Bigarren sektorea: Udalerriko ekonomia guztiari buruz %62ko garrantzi espezifikoa du, eta industriak lana ematen dio Arrasateko biztanleria okupatuaren %58 baino gehiagori. Metalezko produktuen fabrikazioa da nagusi, eta guztien gainetik etxeko tresna elektrikoen fabrikazioa, ekipamendu ondasunak, makineriarako osagaiak, automoziorako osagaiak, burdindegiko eta sarrailagintzako gaiak, industria jarduera osoaren %79. Arrasatek 166 industria enpresa du une honetan, eta horietatik %80k 15 langile baino gutxiago du, eta %3,5ek 500 langiletik gora du. Enpresa handi horiek, batez ere makineria eta etxeko tresna elektrikoen fabrikazioari emanak, udalerriko 12.000 lanpostu inguruen %50etik gora sortzen dute.

Hirugarren sektorea: Zerbitzuen garrantzia espezifikoa herriko ekonomian %37,5ekoa da, eta enpleguaren %41. Euskal Autonomia Erkidegoaren Elkartearen batez bestekoaren azpitik dago gure herriko hirugarren sektorea; sektore honetan enplegu ratioa %58,7koa da. Merkataritza azpisektoreari dagokionez, mila biztanleko 13,1eko merkataritza dentsitatea du Arrasatek, eta noizik behingo kontsumoaren ondasunen dendak dira gehienak (%61,3); hurbileko merkataritza, berriz apalagoa da (%38,5), eta horrek garbi asko erakusten du gure herriak eskualdeko buru izateko bokazioa duela. Azken urteotan, udalerrian merkataritza enpresa handiak ezartzearen ondorioz egindako presioa dela-eta kudeaketa era berriak sartzen hasi dira lehengo merkataritza eta zerbitzuak, dendak berritu egin dituzte, saltzeko moduan nahiz teknologia berriak sartu dituztelako, eta elkartegintza eta erosketa taldeen formulak hartu dituzte.


_________________________________________________________________ EKONOMIA KUADROETAN

  • [1]Udaleko balio erantsiaren egitura. 1996. Portzentaia.
  • [2]Udal BPG (Barne-Produktu Gordina) per cápita. 1996
  • [3]INEMen sailkaturik dagoen langabezia lurraldeka. 2000-2001
  • [4]Izandako langabezia, sexu, adin eta jarduera sektorearen arabera, lurraldeka. 2002/03/31
  • [5]Biztanleria, jarduerarekin duen loturaren arabera, lurraldeka. 1996
  • [6]16 urte eta hortik gora lanean dabilen biztanleria lurraldeka, jarduera adarren arabera. 1996
  • [7]Zentsatutako ustiategiak eta azalera guztia. 1999
  • [8]Zoruaren erabilerak banatzea lurraldeka. 1996
  • [9]Zuhaitz basoen azalera lurraldeka, espezieen arabera. 1996
  • [10]Banketxe bulegoak zenbat, lurraldeka sailkaturik, bulego moten arabera. 2004/XII/31


[1]Udaleko balio erantsiaren egitura. 1996. Portzentaia
Guztira Lehen sektorea Industria Eraikuntza Zerbitzuak
Gipuzkoa 100,00 1,49 38,98 6,04 53,49
Debagoiena 100,00 1,27 64,78 2,04 31,92
Arrasate 100,00 0,29 61,22 1,07 37,41


[2]Udal BPG (Barne-Produktu Gordina) biztanleko. 1996. €
BPG biztanleko Indizea
EAE 13.745 100
Gipuzkoa 14.052 102
Debagoiena 17.027 124
Arrasate 16.582 121


[3]INEMen sailkaturik dagoen langabezia, lurraldeka (martxoaren 31eko datuak). 2000-2001
2000 2001 %Gehik.
EAE 82.704 76.340 -7,7
Gipuzkoa 23.179 21.221 -8,4
Debagoiena 1.236 1.004 -18,8
Arrasate 504 421 -16,5


[4]Izandako langabezia, sexu, adin eta jarduera sektorearen arabera, lurraldeka (2002/03/31)
Guztira Gizonak <25 Gizonak 25-44 Gizonak >=45 Emakumeak <25 Emakumeak 25-44 Emakumeak >=45 Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak Aurretik lanik gabe
EAE 78.341 4.038 14.853 11.312 6.302 27.858 13.978 550 16.353 5.528 45.071 10.839
Gipuzkoa 22.543 1.120 4.373 2.891 1.719 7.984 4.456 163 5.386 1.362 13.346 2.286
Debagoiena 1.334 108 279 58 145 573 171 7 547 70 590 120
Arrasate 504 39 108 20 53 245 75 1 233 18 248 40


[5]Biztanleria, jarduerarekin duen loturaren arabera, lurraldeka. 1996
Guztira Aktiboak Guztira LANE Landunak LANE Langabeak Guztira LANE Langabeak (lehen lana) Langabeak (lan eginda) Ez aktiboak LANE Esandakoez gainera
EAE 2.098.055 898.278 689.100 209.178 82.558 126.620 1.194.690 5.087
Gipuzkoa 676.208 295.926 233.028 62.898 25.598 37.300 378.936 1.346
Debagoiena 63.562 28.405 24.155 4.250 1.757 2.493 35.051 106
Arrasate 24.571 10.956 9.165 1.791 787 1.004 13.581 34


[6]16 urte eta hortik gora lanean dabilen biztanleria lurraldeka, jarduera adarren arabera. 1996
Guztira Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak
EAE 689.100 17.040 219.405 48.178 404.477
Gipuzkoa 233.028 5.956 79.603 16.371 131.098
Debagoiena 24.155 282 12.957 1.186 9.730
Arrasate 9.165 50 4.917 410 3.788


[7]Zentsatutako ustiategiak eta azalera guztira. 1999
Zk. Guztira Ha.k Guztira Abeltzaintzaz Zk Abeltzaintzaz Ha. Abeltzaintza barik Zk Abeltzaintza barik Ha. Lurrik gabeko ustiategiak
EAE 39.956 606.187 19.066 245.930 20.568 360.257 322
Gipuzkoa 12.405 162.071 7.328 92.504 4.938 69.567 139
Debagoiena 2.210 29.564 1.081 16.087 1.121 13.476 8
Arrasate 235 2.646 117 1.412 117 1.234 1


[8]Zoruaren erabilerak banatzea lurraldeka (hektareak). 1996
Antzuak Belardiak Larreak Sastrakariak Zuhaitz baso trinkoa Zuhaitz baso urria Lan intentsiboak Guztira
Gipuzkoa 12.054 45.683 6.994 13.933 110.973 7.282 1.114 198.033
Debagoiena 1.359 5.500 772 2.152 23.632 743 20 34.178
Arrasate 421 490 6 125 2.160 119 7 3.328


[9]Zuhaitz basoen azalera lurraldeka, espezieen arabera (hektareak). 1996
Baso atlantikoa Artea Eukaliptoa Pagoa Intsinis pinua Basa pinua Ametza Beste konifera batzuk Beste hostozabal batzuk Konifera guztiak
Gipuzkoa 12.225 2.162 212 14.396 54.795 154 242 17.307 13.247 72.256
Debagoiena 1.167 316 29 4.216 13.683 52 197 3.869 845 17.604
Arrasate 186 314 13 1.601 93 71 1.694


[10]Banketxe bulegoak zenbat, lurraldeka sailkaturik, bulego moten arabera. 2004/XII/31
GUZTIRA Banka pribatua Aurrezki kutxak Kooperatibak eta baserritarren kutxak Kreditu etxeak
EAE 1.735 727 685 311 12
Gipuzkoa 532 248 178 104 2
Debagoiena 50 20 17 13 -
Arrasate 16 6 6 4 -


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es