7. Pilotaren Batzarra Arrasaten.
ARKO: Arrasateko komunikabideak.
ARKO; 1.992
141 or.
_________________________________________________________________
SARRERA (ARKO-rena.)
"Aurten Arrasaten ospatzen den 7.Pilotarien Batzarraren inguruan ARKO-k (Arrasate Komunikabideak) egin nahi izan duen ale monografikoa duzu hau, irakurle. Arrasatek pilotaren munduan izan duen garrantziagatik merezi zuen horrenbeste. Hala ere, denbora gutxian burutu behar izan dugu lana, eta zalantzarik ez patxadazago eta asti gehiagorekin lan sakonagoa egin zitekeela. Halabaina, gai honetan egin daitekeen ikerketaren hasiera bat behintzat bada eta orainarte argitaratu gabeko hainbat materiale harrotu dugu.
Halakoetan ohi denez, gertatuko zen batzuk aipatu eta beste batzuk ahaztea ere. Ez da inondik ere gure asmoa izan inori merezimendurik kentzea, eta barka halakorik gertatu bada.
Bukatzeko, bereziki eskertu nahi genituzke elkarrizketetan parte hartu duten pilotariak, informazio iturri izan den jendea, eta argazki zaharren altxorra gure esku utzi duten guztiak. Izan bedi eskuartean duzun hau pilota eta Arrasateko pilotarien omenetan."
_________________________________________________________________
AURKIBIDEA
- Agurra.
- Pilotarien batzarra.
- Omenduak.
- Pilotaren aurretik.
- Pilotako modalitateak.
- Arrasateko pilotariak.
- Sailkapena.
- Deba arroa.
- Herri artekoa.
- Egileen oharra.