castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Andaluziari ene bilduma.

Lasa, Jon Iñaki.

SUSA; 1.984
93 or.
I.S.B.N.:84-398-2290-1


_________________________________________________________________ SARRERA (Liburuak dakarrena)

"Eskuartean duzun liburu hau Jon Iñaki Lasak plaaratzen duen bigarrena da. Ez dago esan beharrik "Alizia eta biok" liburua atera zenetik hona gure poetaren hainbat eta hainbat kontzepzio aldatu direla. Hau da hain zuzen ere Jon Iñakiren kezka handienetarikoa: irakurlegoak poetaren garapenaren ondorioa dastatu beharrean, lehenengo liburuaren estiloaren jarraipena bila dezan alegia.

Liburua Andaluziari eskeinia dagoela dio Jon Iñakik izenburuan, eta horrela da egiturari begiratuz gero. Lau zati nagusitan banatzen da liburua: Irudimena, Oihartzunaren agindua, Maitasun eta gorrotoen apunte nahasiak eta Heriotz isila. Jon Iñakik era eta teknika ezberdinez azaldu nahi izan digu Andaluzia: Becquer, heriotza, maitasuna eta Lauaxeta; poesia, antzerkia eta narratiba. Elementu guzti hauek osatzen duten laukia litzateke Andaluzia, euskaldun baten Andaluzia, Jon Iñakirena alegia."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

  • Hitzaurrea
  • Irudimena, Becquer-i
  • Oihartzunaren agindua, hirur zatitan bereizia eta banatua
  • Bigarren zatia eta jarraipena. ALGOR MORTIS
  • Hirugarren zatia eta jarraipena. RIGOR MORTIS

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es