castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Gabonetako ikuskizuna. Acto para la nochebuena.

Knörr, Enrique.
Lakarra, Joseba Andoni.
Kortazar, Jon.
Lekuona, Juan M.
Vélez de Mendizabal, José M.

ARABAKO FORU ALDUNDIA; 1.983
240 or.
I.S.B.N.:84-500-9182-9


_________________________________________________________________ SARRERA (Enrique Knörr-ena.)

"Noizbait datorkeen edizio ezin-hobatuaren zain egon gabe, oraingo hau plazaratzen dugu, Barrutiaren hirugarren mendeurrenkari. Bertan, jatorrizko testua dakargu, erdal itzulpena alboan duela, eta obraren eta ustezko egilearen zenbait alderdi ukitzen dituzten ikerlanak.

Aldaretik elizaren gunera eta hortik atarira, iduripen eta farre-eragina bereganatuz, horra antzerki mota honen bidea, Martín de Riquer-ek dioenez. Gabonetako Ikuskizuna herabetasunik gabe ezarri ahal da bere kiden artean, nola nahi ere.

Gure antzerkiaren garai txarrean argitaratzen da berriro hau. Irakurtzaletasuna oraino ere urria den herri honetan, are tamalgarriago da egoera narrats hori. Hizkuntza zabaldu, sendotu eta sendatzeko, edertasuna gozaratzeko, hitz batez, euskal gizakia eta gizarte bete-beteak erdiesteko, antzerkia dugu behar-beharrekoa.

Arabako Foru Diputazioak Ulibarriren Gutun liburua argitaratu zuen 1.975ean, eta Gamizen euskal-erdal poemak eta bidean ditugu. Barrutiak ondu edo sinatu zuen obra dator orain, Baraibarren behialako "Aramayoar maiteak" haren izpiritua eraberrituz."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- Enrique Knörr: Atarian. Dos palabras de presentación.

- Joseba Andoni Lakarra: Acto para la Nochebuena eta teatro erlijioso erromanikoa.

- Joseba Andoni Lakarra: Acto para la Nochebuena. Texto y traducción.

- Jon Kortazar: Acto para la Nochebuena. Pedro Ignacio Barrutia (1.682-1.759). Literatur analisia.
- Jon Kortazar: Acto para la Nochebuena. Pedro Ignacio Barrutia (1.682-1.759). Análisis literario.

- Juan M. Lekuona: Barrutiaren metrikaz.

- José M. Velez de Mendizabal: Pedro Ignacio Barrutia Basagoitia. Biografi zertzeladak.
- José M. Velez de Mendizabal: Pedro Ignacio Barrutia Basagoitia. Notas biográficas.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es