Iokin Zaitegi itzulpen laburen II. sariketa.
AED Kultur Elkartea.
ARRASATEKO UDALA; 1.989
115 or.
_________________________________________________________________
SARRERA (Xabier Zubizarreta, Arrasateko alkatearena.)
"Itzulpenaren hariari helduz, zientziatal txit interesgarri batetan murgiltzen ari garela, ezin inork ukatuko du. Hizkuntzalaritzaren adar berri bat, moderno bat esatea hobe. Ez noski, itzulpenak XX. mendean hasi direlako egiten, baina bai, bere garapena, adin nagusiagoa, ez dakit, garai hontan lortu duelako edota lortzen ari delako.
Iruditzen zait etorkizun sendoa dukeen dixiplina bihurtu zaigula itzulpena.
Komunikabideen erresuma bilakatu zaigun zibilizazio arranpalatsu hontan; gertaturikoa, egiazki eta zuzenean ezik, hizkuntz kode bidez jakiten dugun gizarte hontan; eta areago, albiste, argitalpen, filme etabarren gehientsuena hizkuntza unibertsaletan sortzen eta munduan zehar barreiatzen zaigun hontan, itzulpena dugu hizkuntzen arteko lokarri; baina eta bereziki, unibertsal ez diren hizkuntzentzat, euskara tartean, itzulpena ireskailu bat dugu; hizkuntza haundien aurrean dugun ezkutua eta aldi berean kulturbidea dugu beraz itzulpena.
Bere teknika, katramila eta sekretuak ezagutzea eta menderatzea, euskararen eta euskal kulturaren mesedetan izango da.
Argitaratzen den "Iokin Zaitegi Itzulpen Laburren II. Sariketa"ko lan hau, urrats sendo bat da norabide horretan.
Beste asko ere emango diren itxaropenean amaitzen dut hitzaurretxo hau."
_________________________________________________________________
AURKIBIDEA
- Hitzaurrea.
- Aintzin-solasa.
- Gene-teknologia mikroorganismoetan.
- Geneak merkatu medikora heldu dira.
- Injineruek biologian jarriak dituzte begiak.