castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Iokin Zaitegi itzulpen laburren 1. sariketa.

AED Kultur Elkartea.

ARRASATEKO UDALA; 1.988
167 or.



_________________________________________________________________ SARRERA (Xabier Zubizarreta. Arrasateko alkatea.)

"Hizkuntza desberdinen gainetik, elkarren berri jakin beharra dugun gizaldi honetan, itzulpena eguneroko eginkizun gertatu zaigu.

Jakin min den ikusentzuleari, irakurle porrokatu zaren horri, egunkaria bete behar duenari, hitzaldi bat eman edota entzutera doanari, unibertsitateko ikasleari, informatikoari, mekanikoari, gero eta beharrezkoago zaio.

Baina zer da itzultzea? Nola getatzen da hizkuntz komunikazioaren baitan?

Luzeegi joango litzaidake, ziurrenik ere, hitzaurretxo honek behar duen laburtasunean eta ez dakit zuzen explikatzea lortuko nukeen. Zalantzak bait dauzkat zenbateraino, teoriak ala praktikak berak erakusten duen hobeto itzulpena zer den.

Nik neuk, eta gaurkoz behintzat, ariketa bat proposatuko dizut. Galego batek, frantsesei buruz jaso zuen iritzia emateko ziona kontatuko dizut:

"Os franceses, ¡a verdade, son un pouco raros! El que ó viño lle chamen vin, ¡pois, ben!; que ó pan lle chamen pain, ¡pois tamen!; mais, que ó queixo, que craro se olla que é queixo, ¡que lle chamen fromage!"

Egin ezazu, zeuk aukeratu nahi dituzun beste bi hizkuntzatara testu honen itzulpena eta zertxobait bederen adieraziko dizu zer den hizkuntzaz aldatzea.

Ondorioengatik halere, itzultzaile batek berak ere etsiko ez duen itxaropen osoz bukatzen dut, maixu lan honen ikerketaz gozatu eta ikasi ere egingo duzulakoan."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- Hitzaurrea.
- Aintzin-solasa.
- Zaitegi, itzultzaile.
- Kutsadura atmosferikoaren arazoa.
- Hies. Ikuspegi ezberdin bat.
- Erotismoa.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es