castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Garibai, Biteri eta "Loramendi"-ri omenaldia.

Arrasateko Udala.

ARRASATEKO UDALA; 1.983
31 or.: Euskeraz eta gazteleraz.



_________________________________________________________________ SARRERA (Liburuak dakarrena.)

"Arrasateko herria, bertoko hiru seme omentzera doa.Honako hauek, hain zuzen:
ESTEBAN DE GARIBAY ETA ZAMALLOA, historigile jakintsua, zeinen jaiotzearen 450. urteurrena betetzen bait da.

PEDRO BITERI ETA ARANA, filantropo ospetsua, duela 150 urte jaioa.
JUAN ARANA EZPELETA, poeta bezala LORAMENDI, duela 50 urte hila.

Kronologia errukigabeak, hiru omenaldiok bateratzeko data aproposa emateko kapritxora jolastu dela ematen du.

Hala ere, joku kuasikabalistiko horren diseinuan erabili ta klabea eman diezaguke hiru horietako bakoitzaren obraren esangurari begiratu txiki bat egiteak.

GARIBAY, historiagilea, altxor izkutua aurkituko duela dakienaren fedez, herriaren iragana grinaz arakatzen duena.
BITERI, D. Pedro, orainaldiarekin ados egon ez eta herriarentzat etorkizun hobea amesten duen patrizio eta filantropoa.
Eta LORAMENDI, poeta, herria eta beraren gizon, argi eta musikaren kantaria.

Historigilea, iraganaren herria, mitoa. Filantropoa, etorkizunaren herria, geroa. Eta poeta, herri hutsa, herri intenporalaren magia.

Bere berrasiera amaigabearen joku bukaezinari itsasiriko gizona.

Geure herria bere iragana eta etorkizunarekin lotzeko asmotan, inbitatu nahi zaituztegu zuok guztiok, omenaldi hirukoitz honetan parte hartzera. Gure herriko hiru semeren omenaldia apala baina emozionatua."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- "Estebande Garibai eta Zamalloa jauna"-ren(1.533-1.599) biografia.
- Gizon ospetsu bat ohoratzen "Pedro Biteri eta Arana jauna"-ren(1.833-1.908) biografia.
- "Loramendi"-ren (1.907-1.933) biografia laburra.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es