castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Nazioarteko eskulturgintza erakusketa.

Euskal Mendizale Federakundea.

ARRASASATEKO UDALA; 1.991
78 or.


_________________________________________________________________ SARRERA (Paco Iriondo, Euskal Mendizale Federakundearen lehendakaria.)

"1.953a. oso urte garrantzitsua izan zen munduko mendizaletasunarentzako, eta oso bestelako arrazoiengatik euskal mendizaletasunarentzako. Lehenbiziko Espedizioa Everest gailurrera iristen zen bitartean, lau mendizale euskaldun, Bacigalupe, Peciña, Ugarteche eta Yanke, Mont-Blanc-era euskal-espedizioaren partaideak, tximista batek jota Europako mendi garaienaren magalean hilik geratu ziren.

Arrazoi triste hau zela eta, 1.955ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak muga egiten duten puntuan, BESAIDE muinoan, mendian istripuz hiltzen diren mendizaleak gogoraziko dizkigun oroitgarria eraiki zen.

Urteak aurrera egin ahala eta euskal mendizaleok Irailean zehar ezinbesteko dugun urteroko topagunea bitarteko izaki, BESAIDE eta bere ingurua birgaitzeko premia larriaz jabetu ginen.

Euskal Mendizale Federakundeak bultzaturiko proiektu hau gauzatu ahal izan da inguruko mendizale-elkarteen laguntza estimagarriari esker, hala nola, Aramaioko Orixol, Arrasateko Besaide eta Elorrioko Erdella Elkarteen lankidetzarekin, Euskal Administrazioko estamendu desberdinek eskainitako laguntza ekonomikoarekin batera. Egitasmo guzti honen lekuko garrantzitsu bat dugu, jaiotzez japoniarra baina Italian bizi den, Yoshin Ogata eskultoreak landutako obra paregabea.

[]Nire eskerrona nola ez, arretaz antolatu dugun inaugurazioko ekintzak prestatzen partaide izandako guztiei. Baita ere, bere lanarekin Kirola eta Artea bat eginez laguntza eman duten eskultoreei.

Eta azkenik, nire zorionik beroena eta eskerrekotasuna euskal mendizale guztioi."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- Sarrera.
- Eskulturak eta eskultoreak.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es