castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Arrasateko Euskara

Elortza, Jerardo
Garro, Eneritz
Ormaetxea, José Luis
Garai, Jesus M.
Plazaola, Estepan

ARRASATEKO UDALA; 1.999
247 or.


_________________________________________________________________ SARRERA (Jose Mari Loiti-rena.)

"Zortzi urte pasa dira Udalak, Arrasateko euskara jaso eta aztertzeko, Sebero Altube beka sortu zuenetik. Luze jo du, baina, azkenean, bildua dugu Arrasateko euskara, liburu honetan argitara ematen duguna.

Etengabe aldatzen ari den gizartean bizitzea egokitu zaigu. Arrasate ere aldatuz doa, jakina. Eta aldaketak uste baino bizkorrago gertatzen ari dira. Urteetan aurrera goazenok ondotxo dakigu ori. 40.hamarkadan jaio ginenok ezagutu genuen Arrasatek ez du zer ikusirik gaur egunekoarekin. Norbait Arrasatera bueltatzean zerk emango lioke atentzioa? Lehenengo, ziur aski, begiekin antzemateko moduko aldaketek. Gure herriaren itxura zenbat aldatu eta urteotan zenbat hazi den ikusita harrituko litzateke. Garai bateko ortu edo soroak gaur egun etxe sail handiak dira. Lantegak, plazak, eta errepideak ere ugaritu egin dira. Beste alde batetik, berehala konturatuko litzateke hainbat etxe eta baserri desagertu direla: Guerra etxea, adibidez; edo berdura plaza, udaletxeko plazako kioskoa, eta Santa Marina, Larrea eta Zeleta baserriak. Belarriekin antzemateko moduko aldaketarik ere gertatu da, ordea. Gure arrasatear hori berehala konturatuko litzateke Arrasateko kaleetan eta plazetan haurrek egiten duten euskara ez dela bera haurra zela egiten zuen euskara. Arrasateko euskarak ortu eta soro asko galdu ditu. Etxe sailak, kaleak, plazak, lantegiak eta errepideak irabazi ditu, ordea. Arrasate aldatuz doan bezala, mondragoera ere aldatuz doa. Are gehiago, aurrerantzean mondragoera sekula ez da izango gure aiton-amonena modukoa.

Gauzak horrela, poz handia da niretzat, Arrasateko alkate moduan, liburu hau aurkeztea. Izan ere, Arrasateko euskarari buruz egindako hainbat lan bildu eta ezagutzera ematen ditu. Lan horietako batzuk, gainera, Udalaren laguntzaz eginak dira. Hortaz, bada, espero dut mondragoera landu eta zuzen erabili nahi duten guztientzat baliagarri izango dela Arrasateko Euskara."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

-Arrasateko toponimia
-Deba Garaiko eta inguruetako lexikoa
-Aditzaren izen-forma Deba Garaian eta Araba aldean
-Aditza
-Deklinabidea
-Fonologia
-Ahozko testuak
-Famauen ahotik


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es