Arrasateko gaitzizenak.
Barrutiabengoa Uranga, Jose Angel.
ARRASATEKO UDALA; 1.997
410 or.
_________________________________________________________________
SARRERA (Egilearena.)
"Esku artean daukazun lan hau egiterakoan, Arrasateko herriaren gaitzizenak edo ezizenak biltzea zen geure buruari markatu genion helburu nagusia, haiek baitira gure herriaren hizkuntza, bizitza, ohitura eta azturen lekuko.
Beraz, ahalik eta fidelen gaur egun, oraindik ere, bizirik dirauen gure herriaren errealitate ukigarria isladatzea da daukan jomuga.
Hilabetean zehar ehundaka arrasatearren oroitzapenetan murgiltzera eraman gintuen aurkikuntza eta bilketa lan luzearen ondorioa aurkituko du irakurleak orrialde hauetan.
Arrasatear guztiei gure eskerrik beroena, atsegin eta paziente gure "itaunketa" jasaten jakin dutelako.
Horren ondorioz, datozen orrialdeetan, eskematikoki bada ere, emeki eta poliki bildutako mila gaitzizen, "arrasatear noble-tituluak", inguru izango du irakurleak inbentarioan.
Gainera, hainbat sailkapen eratu ditugu estatistika, semantika, garaia kontuan izanik, gure herri-kultura hobeto uler dadin.
Ikerlana XV. mendetik hasi dugu, garai hartan arrasatarren lehenengo gaitzizenak agertzen baitira, eta 1.960 urtean bukatu. Urte hori mugatzat jotzen da, herri honetara kanpotarrak etorri baino lehen, eta Arrasatekoa ez zen jatorriko gaitzizen gehiago ekarri zuen horrek. Hala ere, Arrasateko mugaz bestaldeko gaitzizenak aurki daitezke.
Bestealde, gaitzizenak, -ardo onak bezala- urte batzuk behar ditu oniritzi eta onartzeko eta beharrezkoa eta nahikoa iruditzen zaigu 1.960 urtea, lan hau bukatutzat emateko.
Izan ere, urte horretatik aurrera sorturiko gaitzizenak hurrengo ikerlanen helburua izango dira.
Belaunaldiz belaunaldi harrotasunez eraman ditugun gaitzizenak, zenbait garaitako gaitzizenak jaso ahal izan ditugu ahozko tradizioari esker. Hain garrantzi handikoa da, elkar ezagutzen duten pertsona batzuek gaitzizenez bakarrik ezagutzen dute elkar, benetako izena gogoratu gabe.
Xehetasunak eta ñabardurak alderatzea izan da gure lana, baina egiazko egile nagusiak arrasatearrak izan dira.
Bihoakie lan honekin gure omenaldia gure aurretik bizi izan direnei eta umore onez eta noiz edo noiz ziria sartuz gure belaunaldira arte gaitzizenak bizirik iraun zezan ahalegina egin dutenei.
Gustoko izango ahal duzue! ."
_________________________________________________________________
AURKIBIDEA
- Aurkezpena.
- Sarrera.
- Arrasateko gaitzizenak.
- Hamabosgarren mendeko gaitzizenak.
- Hamaseigarren mendeko gaitzizenak.
- Etxeko toponimoak.
- Hamazazpigarren mendeko gaitzizenak.
- Hamazortzigarren mendeko gaitzizenak.
- Hemeretzigarren mendeko gaitzizenak.
- Hogeigarren mendeko gaitzizenak.
- Epilogoa.
- Bibliografia.
- Zerrenda alfabetikoa.