castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Gauzaki, izaki, gizaki.

Barandiaran, Gaizka.

"Andima Ibiñagabeitia" Saria
(E.L.E. CARACAS, Venezuela)

GERO MENSAJERO; 1.989
278 or.
I.S.B.N.:84-271-1594-6


_________________________________________________________________ SARRERA (Egilearena.)

"GAUZAKI IZAKI GIZAKI da idazlan honen izenburua. Ta helburua, egilearen aitorrez, berealdiko pentsalari bikainenek nola asmatu ta irakatsi zuten Izate Filosofia adieraztea da. Horretaz batera, baina, Filosofiaren alorrean hain murria den ezkero euskeragintza, alorreko hondalanari ekitea izan da egilearen asmoa.

Idazlan honen lehenengo burubidea aspaldixe piztu zen. Heriotzari buruz Heidegger-en Stoa-tarren iritziz Gizakiak erakutsi beharra duen eitea aztertu zuenean, Filosofiako ikastaro batean piztu zen. Krisipo, Zenon, Marko Aurelio ta, batez ere, Seneka-ren Epistolak aztertu zituen. Seneka-ren pentsabidea laburki, bederen, idaztaldi hontan horregatik ematen da.

Nola edo hala 1.960. urtean ekin zion egileak egitez Izate Filosofiaren azterketari. Geroago, E.L.E.-k Karakas-en antolatzen zuen sariketara jo zuen, eta saritua izan zen. Harrezkeroz, areago ahalegindu da, ta aberatsagoa ta osoagoa egina delakoan argitara ematen du.

Azterketa sail hontan Heidegger-en saiaketarik goragarriena ta larriena den Kontingentzia (edota Izakiaren Aihergetasuna), batipat, jorratzen da. Bainan Kontingentziaren gerri gerrian delako Beragango edo Absoluto-aren eztabaida halabeharrik datorkigu eskuartera. Berebateko eztabaida darabilte agirian edo ezkutuan Jaspers-ek eta Sartre-k, eta hoien irakaskintza ere laburrago edo edazago aztertzen da. Filosofo hoiekin laugarrena den Marcel-en ihardugai nagusienak bi azalburuetan bereiziki jorratzen dira.

Metafika-ren inguruan, egileak uste duenez, burruka asi zentik gardaino, Jainkorik ba ote den ala ez ote den, ari omen da etengabeko hondalanean edonoizko Filosofia. Eskuarteko ihardugai nagusienak bi azalburuetan bereiziki jorratzen dira.

Metafisika-ren inguruan, egileak uste duenez, burruka asi zenetik gaurdaino, Jainkorik ba ote den ala ez ote den, ari omen da etengabeko hondalanean edonoizko Filosofia. Eskuarteko ihardugai hau argiago adierazteko bi maila bereiz omen ditezke: eksistentzialismua bere oinarrietan eta bere hartan zer den, lehenbizi. Gero, berriz, irakaskintza horri nolazpait egoki ta osagarri iatorkozan filosofoen asmabideak eta iritziak erantsi. Hegel ez ezik, horrezkeroz, Platon, Aristotel, Seneka, Nietzsche ta Camus ere, Jainkoarekikoaz edo animarekikoaz baiezka ala ezezka ari, bi galdera hoiek erantzun berbera duten ezkero, izen hutsez aipaturiko beste zenbait baino edazago gogoratzen dira.

Idazlana osatzeko gehienik erabili diran azterkariak Régis Jolivet eta A. Waehlens izan dira, hurrengo hiztegiaren mailan Delp, eta gutxienik, ilun samarra ta zailagoa denez, Leo Gabriel. Halaz ere, egileak bere buruz aztertzen ditu Hegel eta Nietzsche, Seneka-ren Epistolak, Sartre-ren etikabidea ta zenbait antzerti, ta Marcel-en Misterioa. Camus-en Sisipu-rena (Mitoa), berriz, filosofo sinistunen eta sinisgabeen iritzietan argitzen du. Hoien artean izendatzen dira Camus, Iban Tofali, Unamuno, Zubiri...Kafka-ren Hirulogia "Auzia, Gaztelua, Antzalda" ere bere buruz aztertzen du. Baina Kafka-ren Hirulogiaren aitzindari ta sorburu diran Luter eta Kierkegaard, noski, halabeharrik aipatzen ditu, Protestante hoien Teologia ixiltzen ba-da, ezin bait-da Kafka-rik ulertu.

Ikerketa honen azken hitza, berriz, Izate Filosofiaren hiztegia da, ta zerrenda luzean oparoki erantsi da. Aldikoa ta igazkorra izan zen Izate Filosofia. Kea antzo, suntzitu zen. Halaz ere, bere aldia izan du, bere garaldia izan du, gizadimenaren asmabide bat izan da, ta Aristotel-en eta Toma Akinotarraren gizaldietatik ez da izan, Eksistentzialismua baizen, delako Kontingentzia gunez eta muinez hobekiako azaldu duenik. Gizaldiz gizaldi sortu izan diran filosofiak oro, gaurkoak ez izan arren, euskeraz egoki baino zerago etorriko dira hizkuntzaren osokuntzarako, kulturazko hutsune hoien betegarri izan daitezen."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- Egilearen oharra.
- Atarian. Izate filosofiaren aspaldiko ta aurtemingo aitzindariak.
- Ezkaratzean. Izate filosofia, zer den.
- Sutondoan: izate filosofia bere ihardugaietan.
- Kafka: idazlan hirukoitza.
- Metafisikarik ahal daiteken.
- Gabriel Marcel eta Heidegger: egiaren filosofia.
- Itxarobidea, gizonaren orakarri.
- Izat filosofia gizabide (Humanismua) bat da.
- Azken hitza. Etxeostean.
- Izate filosofiarako hiztegi laburra.
- Idazti zerrenda.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es