castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Nekez badaere

Arriola, Joxe Manuel.
ARRASATEKO UDALA; 1.981
129 or.


_________________________________________________________________ SARRERA (Juan Mari Lekuonarena)

"Altxor ederra dela esan bear Joxe Manuel Arriolaren bertsozko lana. Kontatzen diguna, erriak gure garaian bizi izan duen historia apala da; baina urbiletik idatzia eta adierazia, gertaeren etengabe emana.

Komentario bezala, oso ulerterreza gertatzen da, irakurtzeko erosoa, batez ere euskaraz gauza luzeak irakurtzeko oiturarik ez dutenentzat. Berri-emaille pozgarria dugu egillea; zerbitzu ona bere langintza.

Gaur edo biar, egungo urbiltasuna igarotakoan, eta gauzak atzenduxe zaizkigunean, orduan lagungarri ona gertatuko da gure erriaren kondaira bizia azpi-azpitik ezagutu nai dutenentzat. Batez ere aragi bizitan datoz Arrasatek ogeigarren gizaldiko azken laurdenean eduki dituen kinka eta azimiñak, krisialdiak, gizonak, erakundeak, kirolariak eta abar. Eta denboraren joanean, beste dokumentuekin batera, iturritxo bat izan daitezke, erri xeeak bizi izan zuen aldartea ezagutzeko, batez ere mondragoitarren giza aldateaz jabetzeko.

Arriola ez da goi maillako bertso-jartzaillea. Teknika eta izkuntza poetiko landua ez dira bare doairik ezaugarrienak. Joxe Manuel erakunde bat da, bertsolari kronikagillea, Arrasateko bertsolari urbilla eta bere erriari bertsozko zerbitzua nonnai eta noiznai egiteko prest egon den bertsolaria.

Orrela ikusten dut Joxe Manuel Arriolaren bertsozko lana. Amaika bertsolarik egin izan zuen bezala, erria gozatu du, jantzi du, kantatu du; eta au guztia egunerokotasunaren maillan, erriak bizi duen une bakoitza bertsozko moldetan emanez."

_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

-Joxe Manuel Arriolari buruz.
-Bere bertso paperak.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es