castellano ˇ Web mapa ˇ e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Arrasate, langileek eraikitako herria

Leire Parra-Isabel Aramendia

ARRASATEKO UDALA-GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA; 2004
152 or.


___________________________________________________________________ SARRERA (Isabel Aramendia)

"Gure industriaren historia errekuperatzeko lanari ekin genionean 1993ko urtean, konturatu ginen, eta gainera tristuraz, galtzen ari dela horren zati handia eta hori guztia bizi izan zutenak joaten ari zirela gure artetik.

Hori ez gertatzeko, gure memoria kolektiboa errekuperatzeko prozesuan, haien lekukotasuna jasotzen hasi ginen, hau da, modu batera edo bestera, lagundu nahi izan zuten gizon-emakume langile guzti haien lekukotasuna.

Horren fruitua da liburu hau. Hemen betiko historiak aurkituko ditu irakurleak, baina bese modu batera kontatuak, eta batez ere bizitasuna aurkituko du. Zorion eta sufrimendu asko eta handiak bizi izan dituzte lanaren inguruan, eta litekeena da egunen batean makinak izatea gizon-emakumeen ordez hainbat eta hainbat lanetan, baina gaurko egunean ere langileek jarraitzen dute izaten lanaren protagonista eta horientzat guztientzat da gure eskerrik zintzoena."

_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

I.MENDE BERRI BATEN HASTAPENAK

  • Lehenengo lantegiak Arrasaten
  • Biztanleriaren hazkundea
  • Hirigintzako aldaketak
  • Nolakoak ziren enpresa horiek
  • Errepublika
  • Sindikatuen gorakada
  • 1934ko urriko iraultza Arrasaten
  • Aisialdirako orduak

II. ARRASATE 1936TIK AURRERA

  • Gerra zibila
  • Arrasateko enpresen militarizazioa
  • Gerraosteko zailtasunak
  • Erlijioaren garrantzia
  • Arrasateko industriaren ezaugarriak gerraosteko urteetan
  • Union Cerrajera 40ko eta 50eko hamarkadetan
  • Lan harremanak
  • Amesteko garaia

III. 60ko HAMARKADAKO GARAPENA

  • Kooperatibismoaren hasiera

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es