castellano · Web mapa · e-posta  
 
  ARRASATE  Hemen zaude:   Sarrera »  Arrasate »  Bibliografia » 
»

Los siete libros de la progenie y parentela de los hijos de Estevan de Garibay."Las Memorías de Esteban de Garibay y Zamalloa".

Garibay y Zamolloa, Esteban de.

ARRASATEKO UDALA; 2.000
620 or.
I.S.B.N.:84-921707-4-3


_________________________________________________________________ SARRERA (Alkatearena)

"Garibai izena ezaguna dugu Arrasaten. Horra hor Garibai etorbidea, Garibairi egindako monumentua eta Garibai Etxea. Baina, ba ote dakigu nor izan zen benetan Esteban de Garibai eta Zamolloa. Kezka horrek bultzatuta eta 1.999ko urritik aurrera Garibai hil zela 400 urte betetzen zirela jakinda, 1.997an, Jose Angel Achón Insaustiren zuzendaritzapean, Memorias de Garibay izeneko lanaren edizioa prestatzeko ikerlana esleitu zion Arrasateko Udalak Deustuko Unibertsitateko Deiker Institutuari.

Arrasateko alkate eta Felipe II.a erregearen kronista izan zenari arreta berezia eskaini dio Arrasateko Udalak.

1.933ko abuztuaren 2an Garibai jaio zela 400 urte bete ziren urtean, Manuel Conde Lopez donostiarrak egindako eskaintza onartuta, Garibaik Anberesen 1.571n inprimatutako "Compendio Historial"aren lau tomoak erostea erabaki zuen Arrasateko Udalak.

Alfonso X. Jakintsua erregeak 1.260an emandako "Carta Puebla"ren 700 urte bete zirenean, 1.960an, hain zuzen ere, Fausto Arocenak idatzitako Garibairen biografia argitaratu zuen Udalak.

Garibaik idatzitako lanetatik bere bizimodua islatu eta Arrasate eta Gipuzkoarekiko atxikimendua ondoen agertzen duen obra, "Memorias" deitua, argitaratu dugu oraingoan.

Historian oso kritikatuak izan dira Garibai eta haren idazlanak. Pertsonaiari halako giro misteriotsuak jarraitzen dio:Bidaiari nekaezina izan genuen, ez dakigu zehatz-mehatz noiz hil zen, ezta non hilobiratua dagoen ere. Pedro Biteri eta Arana arrasatear ospetsuak sorgindua omen zegoen Garibairen jaioetxea erosi eta eraberritu ostean, gau bakarra baino ez zuen igaro. Gauez Garibai agertuko ote zitzaion?

Esku artean duzun liburu hau tresna egokia duzu Garibairen idazlana modu kritikoan irakurtzeko, bai eta Garibairen inkognita batzuk argitzeko ere.

Bukatzeko, liburuaren egileek egin duten lana eskertu gura nuke lerro hauen bitartez, Francisco Borja Aginagaldek, Euskadiko ondare dokumentalaren arduradunak, egin dituen taula genealogikoak eta Jose Angel Achón Insaustik zuzendu duen lantaldeak egin duen ikerketa zorrotz eta aberatsa. ."



_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

- Abreviaturas utilizadas.
- Presentación.

- ESTUDIO INTRUDUCTORIO.

- Garibay en su contexto histórico.
- Garibay como genealogista. Tablas genealógicas.
- Bibliografía citada y consultada.

- TRANSCRIPCIÓN DEL MANUSCRITO.

- Normas de edición y criterios de transcripción.
- Descripción del documento.
- Los siete libros de la progenie y parentela de los hijos de Estevan de Garibay.
- Libro I.
- Libro II.
- Libro III.
- Libro VI.
- Libro V.
- Libro VI.
- Libro VII.
- (Apéndices al libro VII).

- ÍNDICES.

- Índice general.
- Índice del estudio introductorio.
- Índice de la transcripción del manuscrito.
- Índice de ilustraciones, mapas y cuadros.
- Índices onomástico, toponímico y temático.


ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es