Auzoak
Udalaitz mendiaren magalean baserri giroko auzoa daukagu. San Estebani eskainitako eliza dauka auzoak eta honen alboan Barrutia jauregia, armarri eta guzti.
Hemen hasten da Besaiderako ibilaldi labur eta polita. Besaide euskal mendizaleen topagunea da, bertan elkartzen dira irailaren hirugarren igandean oroitzapen eguna ospatzen da, hildako mendizaleak gogoratzeko. Besaiden elkartzen dira Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintziak elkartzen diren puntua dago.
Auzo honetan daude Arrasateko kobazulorik ezagunenak. Guztien artean nabarmentzekoa Lezetxiki Kobazuloa da. Bertan aurkitu zuen Jose Migel de Barandiaranek Euskal Herriko giza aztarnik zaharrena. Auzoaren erdian Carrarako marmol zuriz eginiko lamina baten eskultura dago. San Migeli eskainitako eliza ere ikus daiteke, erretaula interesgarria daukana.
Auzoaren izenak "ur gazien ibarra" esan nahi du. Sulfurozko iturburuak gaixotasunak sendatzeko erabiltzen zen eta bainuetxe ospetsua zegoen. Eraikuntza horiek gaur egun, ospitale sikiatrikoa, monumentu multzoa osatzen dute . 1897an Santa Ageda Bainuetxean Antonio Canovas del Castillo Espainiako gobernuburua, erahil zuen Angiolillo anarkistak.

1966.urterarte Aretxabaletako auzo izandakoa da. Baserri giroko auzo honetan Santa Eulalia eliza daukagu, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia. Honetaz gain Andra marizuri baseliza ere ikus dezakegu.

Meatzerrekan ikusi daiteke San Valeriori eskainitako baseliza interesgarria benakeroen (mehatokietako langileak) batzartokia izan zena. Baseliza honen lehen aipamen dokumentatua 1434koa da.