castellano · Web mapa · e-posta  
 
  EGITAMUA  Hemen zaude:   Sarrera »  Hiri antolamenduaren egitamu orokorra
»

Hiri antolamenduaren egitamu orokorra

2003ko apirilaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin-betiko onarpena eman zion "Arrasateko Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorrari".

Ondoren, Arrasateko Udalak "Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorraren 1go Aldaketa Puntuala" izapidetu zuen. Testu hau 2005eko abuztuaren 2an onartu zuen Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. Dokumentu honek 40 esparruri eragin zion.

"Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorraren 2. Aldaketa Puntuala (AE 80.-ZERRAJERA 2 esparrua)" izapidetu zuen Arrasateko Udalak hurrengo, ZERRAJERA 2 esparruari eragiten ziona. Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2006ko urriaren 3an egindako batzarraldian onartu zuen behin betikoz espediente hau.

"Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorraren 3. Aldaketa Puntuala (AE 15.-IBARRETA eta AE 17.-MARKULETE)" Arrasateko Udal Plenoak behin betikoz onartu zuen 2007ko otsailaren 26an egindako bilkuran.

"Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorraren 4. Aldaketa Puntuala (AE 111.-BEDOÑA)" 2007ko urriaren 4an egindako bilkuran onartu zuen behin betikoz Arrasateko Udal Plenoak.

Azkenik, "Hiri Antolamenduaren Egitamu Orokorraren 5. Aldaketa Puntuala (AE 54.-ESKATU)" 2008ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen behin betikoz Arrasateko Udal Plenoak.

Aldaketa Puntual honen ostean (bosgarrena), aurreko guztiak bateratzen zituen Testu Bateratua prestatu zuen Udalak, "Arrasateko Hiri Antolamentuaren Egitamu Orokorraren 5. Aldaketa Puntualaren osteko Testu Bateratua", alegia. Dokumentu hau 2008ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen Udal Plenoak. Onarpen akordioa, Hirigintza Arauak eta Hirigintza Fitxak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2008ko apirilaren 23an, 77 zenbakidun aldizkarian.

Weborrian argitaratu dugun agiria "Arrasateko Hiri Antolamentuaren Egitamu Orokorraren 5. Aldaketa Puntualaren osteko Testu Bateratua" da.

Jatorrizko testua Itzulpena
MEMORIA (euskaraz)
(PDF 477 Kb)
MEMORIA (castellano)
(PDF 487 Kb)
NORMATIVA URBANISTICA (castellano)
(PDF 2.22 MB)
ANTOLAMENDU ESPARRUEN FITXAK (euskaraz) LEYENDAS DE LAS FICHAS GRAFICAS (castellano)
(PDF 55 Kb)
BANAKETA BARRUTIEN FITXAK (euskaraz)
(PDF 1.01 MB)
FICHAS DE LAS AREAS DE REPARTO (castellano)
(PDF 223 Kb)
JARDUERA PROGRAMA (euskaraz)
(PDF 342 Kb)
PROGRAMA DE ACTUACION (castellano)
(PDF 197 Kb)
ESTUDIO ECONOMICO FINANCIERO (castellano)
(PDF 1.09 MB)
PLANOAK LEYENDAS PLANOS GENERALES (castellano)
(PDF 74 Kb)

ARRASATEKO UDALA    Herriko Plaza, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943 252000
udala@arrasate-mondragon.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es